Bakarlari doinuak Tolosand Blues jaialdian

Ataria 2016ko uztailaren 2a

Aurrera doa Tolosand Blues jaialdia, eta gaur eguerdian David Philips bakarlariak kontzertua eskaini du Lopez Mendizabal plazan. Tarteka Mikel Azpiroz musikariak lagundu dio.


Gaur gauean, 22:30ean, Shakura S'Aida eta White Towels taldeak ariko dira Plaza Berrian. White Towels Hondarribian sortutako taldea da, eta doinu klasiko eta estandarrak eskaintzen ditu. Nia abeslariaren ahots indartsua da ezaugarri nabarmenenetako bat. Shakura S'aida berriz, aurtengo izarra izango da. Mundu mailan onenen artean dagoen taldea da, erreferente bat blues musikan. "Ez da samurra izan boskote hau ekartzea, eskakizun ugari izaten baitituzte".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!