Maskuriak, haurren akuilu

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko uztailaren 1a

Suziriaren hotsarekin iragarri dituzte Amarotz auzoko jaiak; igandera bitarte luzatuko dira.

Urtero errepikatzen den irudia, urtero berritzen da Amarotz auzoan ere. Suziria, haurrak, gaztetxoak eta, noski, guraso eta aiton-amonak.

Lehertzeak festaren hasiera iragarri die etxe barruetan zirenei ere, eta neska-mutilak auzo lokalen atean buruhandien zain egon badira ere, ezustekoa txosnatik iritsi zaie, buruhandiak handik irten baitira gaur.

Maskuriak ikusita ere, izan da kameraren objektibo aurrea poseak egitera ausartu denik. Beste hainbatek, aldiz, ihesbideak aztertzeari ekin diote segituan. Kontuak kontua, auzoko festak gazte eta sasoiko hasi dira, maldan gora eta behera lasterka aritu baitira, buruhandien aitzakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!