«Errauskailua gelditzera goaz»

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uztailaren 1a

Tolosa Zutik! ekimenak lehen asanblada egin zuen atzo Trianguloan. Antolakuntzako kideek azaldu dutenez, 100 pertsona inguru bildu ziren asanbladaren ondorengo urratsez hitz egiteko. 

Tolosa Zutik! ekimeneko kideek nabarmendu dutenez, jendearen parte hartzea "handia" izan zen, eta jendea "gogotsu" agertu zen.  

Asanbladaren funtzionamenduaren inguruan hitz egin zuten, baita hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenen inguruan ere. "Funtzionamenduaren inguruko hainbat ideia kontrajarri atera dira, eta errauskailuaren aurka egiteko hainbat ekimen ere proposatu ditugu. Errauskailua gelditzera goaz".

Ideia horiek dena zehazteko bilera egingo dute hurrengo ostegunean, uztailak 7, 18:30ean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!