Zapi horiei, korapiloa

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko uzt. 1a, 10:47

Urteroko egitarauari autsiko diote amaroztarrek, uztaileko lehen asteburuaz gozatzeko.

Amarotz auzoko jaiak gaur hasiko dira eta, igandera bitarte, gastronomia, dantza, jolasa nahiz musika izango dute

Tolosarrek sanjoanen ostean izaten dute zinezko uda sentsazioa eta, tristura eta pozaren arteko zapore gazi-gozo horretan, auzoetako jaiak gozoki tentagarri bilakatzen dira herritarrentzat.

Egutegiaren araberako dantza izaten dute jai txiki horiek, eta zenbait urtetan guztiak batera ospatu izan badituzte ere, 2016ak bere lekua utzi dio auzo bakoitzari. Horrela, ohiturei eutsi, eta uztaileko lehenengo asteburuak hartuko ditu Amarotz auzoko jaiak, gaur bertan hasita.

Bazkalondoa probestuz suziriak iragarriko du asteburu festazalearen hasiera, eta zapi horiei lepoan korapiloa egingo diote auzotarrek, haurrak buruhandiengandik ihesi dabiltzan bitartean. Iluntzean, berriz, ihes egingo duenik ez da izango, mozorro gauak eta ondorengo DJ saioek goizaldera bitarteko giroa epel mantenduko baitute urteroko festa gunean.

Lehen gaueko ajeari aurre egin beharko diote, ordea, hainbatek, larunbata indartsu iritsiko baita auzora, goizean goizetik. Haurren gozamena elkartuko da plazan, eta ajoarriero usainak haurrak ez direnak ere erakarriko ditu, bazkal aurretik.

Humus, Bi Bala eta Little Martinek auzoz kanpokoei ere tira egingo die larunbat gauean, eta, egitarauan hala jartzen ez duen arren, goizaldera arte geratuko diren hainbat izango dira, ziur. Igandean, berriz, azken apurrez gozatu beharko dute, 2017ra arte.



 

AMAROZKO JAIAK 2016

OSTIRALA, UZTAILAK 1

16:00. Jaien hasiera iragartzeko suziria eta buruhandiak

16:30. Haurrentzako jolasak festa gunean.

18:00. Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finala: eskoba, seiko urrea, txintxon eta punttua.

18:00. Antzerkia The funes Troup taldearen eskutik: Funes van.

19:00. Txokolate jatea San Blas elkarteak prestatuta.

19:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua.

20:30. Triki-poteoa.

21:30. Mozorro gaua: auzo afaria eta Dj Jo Ta Txo goizaldera bitarte.

LARUNBATA, UZTAILAK 2

08:00. Auzoa garbitu Txukun Txarra Zaharra taldearekin.

10:00. Diana Konponezinak txarangarekin.

10:00. Amarozko Txirrindulari Proba, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta: Patxi Rodriguezen omenezkoa.

10:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.

12:00. Ajoarriero lehiaketa.

12:30. Amarozko haurren dantza emanaldia.

14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.

15:30. Puzgarriak eta jolasak.

16:00. Auzokoentzat mus txapelketa.

17:00. Herri kirol erakustaldia: Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta aizkolariak, eta Landarbide harri jasotzailea.

Ondoren, auzotar heldu eta gazteen arteko desafioa.

21:00. Euskaraokea eta playback-a denentzat.

21:30. Parrilla jatea.

23:00. Kontzertuak: Humus, Bi Bala, Little Martin eta Dj Dantxari

IGANDEA, UZTAILAK 3

09:30. Diana Tolosako Udal Txistulariekin. Ondoren, meza auzoko hildakoen alde.

11:00. Artisautza eta mineralen erakusketa festa gunean.

11:00. Futbol txapelketa 6-14 urte arteko neska-mutilentzat.

12:30. Kicirke taldearen Comendiante ikuskizuna.

13:00. Amarozko dantza taldearen emanaldia.

14:30. Herri bazkaria Konpoezinak txarangak girotuta, eta erretirodunen sari banaketa.

18:00. Aurreskua. Ondoren, toka txapelketa auzotarrentzat.

20:00. Sardina jatea Zelaia anaien musikarekin.

00:00. Suziria festei amaiera emanez, eta sardinaren hileta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!