2016/07/08 - 2016/07/10 00:00
Oargi Mendi Taldeak, uztailaren bigarren astebururako irteera antolatu du Chistau bailarara.
Uztailak 8, ostirala: Tolosatik irten eta Biadoseko aterpera joango dira lo egitera.
Uztailak 9, larunbata: Goizean goiz aterpetik Eristeko lepora abiatuko eta hemendik Espadaseko ertza hasiko dute. Bertan 6 hiru milako igoko dituzte, azkena Posets izango da, Pirinioetako bigarren gailur garaiena. Gailurretik Biadosetik igotzen den bide normaletik jaitsiko dira. Ibilbidea egiteko 12 ordu inguru beharko dituzte eta honek 1800 metro inguruko desnibela du. Berriro ere Biadosen egingo du lo.
Uztailak 10, igandea: Taberneseko aterpera gerturatuko dira eta bertatik Culfredara igoko dira. 5 orduko igoera dago eta 1500 metroko desnibela. Ondoren, Tolosara itzuliko gara.
Eraman beharreko materiala: Arnesa, lotzeko kaboa, kaskoa, rapelatzeko aparaturen bat (zortzia, zesta…), kranpoiak eta pioleta.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 4, astelehena.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?