Aurrera eta Arsenal elkarteetako pilotariak txapeldun

Asier Imaz 2016ko ekainaren 28a

Argazkian, igandeko partidetako protagonistak euren sariekin

Tolosako Elkarteen Arteko Pilota Txapelketaren finalak igandean jokatu ziren. Infantiletan Altunak irabazi zuen, eta kadeteetan, Etxeberriak.

San Joan Jaien barruan jokatu ziren elkarteen arteko esku pilota txapelketaren azken partidak. Tolosa CF-eko pilotariak elkarte desberdinak ordezkatzen jarri zituzten infantil eta kadete mailan. Beotibarren, hirugarren eta laugarren posturako lehiak eta finalak jokatu ziren etzi, lau t'erdian.

EMAITZAK

Infantilak

3. eta 4. postuak: Ezenarro (Aiz Orratz) 22 Etxabe (Itun Txulo) 14

Finala: Altuna (Aurrera) 22 Lopetegi (Kasino) 5

Kadeteak

3. eta 4. postuak: Tolosa (Ortzadar) 22 Auzmendi (Gure Kaiola) 15

Finala: Olazabal (Gure Txokoa) 5 Etxeberria (Arsenal) 22

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!