San Joanak 2016

San Joanetan herri kirol erakustaldia

Asier Imaz 2016ko ekainaren 26a

Tolosako San Joan Jaien barruan herri kirolariek ikuskizuna eskaini dute gaur Trianguloan. Jende ugari elkartu da, izan ere, punta-puntako txinga eroale, aizkolari eta harri jasotzaileak ibili dira lanean.

Idoia Etxeberria, Xanta Sousa, Joseba Ostolaza, Azurmendi, Larretxea... ikuskizun handia eskaini dute herri kirolariek. Lehia nagusian, Donato Larretxea eta Iñaki Azurmendi izan dira, sei enbor nork lehenago ebaki. Nafarra hasi da aurretik, baina Azurmendi izan da azken enborrari heltzen lehena. Hala eta guztiz ere Larretxea gertu zuen, eta azkenean, nagusi izan da beratarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!