San Joanak 2016

Kuadrillen suziria piztu da

Andoni Uzkudun 2016ko eka. 25a, 13:31

Kuadrillen egunari hasiera eman diote tolosarrek. Suziria piztu baino lehen, jokoan aritu dira kuadrilla ezberdinak Plaza Berrian. Ondoren, 12:00ak aldera, suziria piztu eta festa lehertu da Bonberenea txarangak alaituta.

Hona hemen, gaurko eta biharko egitaraua:

Larunbata, Ekainaren 25a.
11:00 Haurren entzierroa. Irteera Plaza Berritik
11:00 Tolosako Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian. Bonberenea Txarangak eta Giro Arte dultzaina taldea.
11:30 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera Plaza Zaharretik, Tolosako Dultzaineroak taldeak lagunduta.
12:00 Tolosa Kantari taldea kalez kale.
12:00 Kuadrila eguneko txupinazoa Plaza Berrian
14:00 Kuadrilen herri-bazkaria, Euskal Herria plazan.
16:30 Erromeria Trikidantz taldearekin, Euskal Herria plazan.
17:00 Beotibarren 4 t’erdiko Txapelketaren finalak (afizionatuak).
18:00 Larrain Dantza Euskal Herria plazan.
18:00 Haur ikuskizuna Alondegi plazan: Patxin eta Potxin.
18:30 Kalejira Mulambo perkusio-taldearekin, Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira.
20:00 Plaza Berrian Rockalean elektro-txaranga.
23:00 Dantzaldia Txamukos Mariatxia taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:00 Kontzertua Plaza Berrian: Konbenio del Metal eta Los Zopilotes Txirriaos.

Igandea, Ekainaren 26a
09:00 Arku-tiraketa Zumardiaundian, Aspanogi elkartearen alde.
10:00 Beotibarren, Elkarteen arteko 1. Pilota Txapelketa
11:00 Toka lehiaketa, San Frantzisko pasealekuan.
12:00 Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan.
12:00 Tenis Txapelketako finalak Berazubin.
12:00 Haurren Hiria Zumardiaundian. Piknika, Kontzertua, esperimentu didaktikoak.
17:00 Haur ikuskizuna Zumardiaundian; Gari, Montxo eta Joselontxo.
18:30 Zezen-plazan, xexenak eta ponyak haurrentzat.
20:00 Dantzaldia Plaza Berrian: Egan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!