San Joanak 2016

Hots guztien gainetik, San Joan zortzikoa

Ataria 2016ko ekainaren 24a

Eskopetarien konpainietako tiroak, salbeak, txistuen doinuak, musika banda eta kanpai hotsak. Guztiak aldi berean entzun dira arratsaldez, Tolosan. Trianguloan azken deskargak egin eta udalbatza eta dantzariek Zumaurdiaundian bukatu dute eguna.

Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatu dira arratsaldeko 17:00ak jo baino lehen. Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joan dira guztiak eta ondoren Arrameleko San Joan kaperan izan diren arrats otoitzetan parte hartu dute.

Santa Mari plazan eta San Joan plazan bordondantza egin dute dantzariek eta handik Triangulorako bidea hartu dute. Bertan udalbatzak eskualdatzeko soinua eskaini du eta azken deskargak egin dituzte eskopetarien konpainiak.

Udalbatza, ondoren, Zumardiandira joan da eta ohiturazko aurreskua dantzatu da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!