San Joanak 2016

Alde batetik bestera, ziztu bizian

Ataria 2016ko ekainaren 24a

Erritmoa eta doinua jarri dute gaurko egunean zehar eskopetariek. Goizeko lanak amaituta, bazkaltzera joan dira orain guztiak. Eguraldiak laguntzen jarraitzen du, momentuz.

11:20 zirenean egin du lehen dantza Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak. Dultzainero eta bandaren erritmora, balts bat dantzatu dute. Santa Maria plazan bildutako ehundaka herritar saiatu dira kamerekin zein mugikorrekin unea harrapatzen. 

Segidan Udaberri Dantza Taldeko 29 bordondantzarien txanda iritsi da, eskopetari konpainien etengabeko tiro hotsekin batera. 

Prozesioa amaitu bezain laster, Euskal Herria plazan bildu dira guztiak. Guztien sorpresarako, buruhandiak TOPIC Zentroko balkoietara atera dira, eskopetari nahiz udal gobernuko kideekin batera baltsa dantzatzera. Goizeko azken salbe orokorrak Amaia Mancisidorren esanetara iritsi dira. Amaitzean, gero arte bat. Festak aurrera jarraitzen du-eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!