San Joanak 2016

San Joan bezperako sua, iruditan

Mikel Iraola 2016ko ekainaren 24a

Euriak errespetatu du San Joan bezperako sua. Tolosako Musika Banda, Udaberri Dantza Taldea eta Santa Maria Kaperaren emanaldia ere izan da jendez gainezka izan den Santa Maria Plazan.

Ezkilen eta Tolosako Musika bandaren soinu entzungarriekin batera piztu dute, eleiz atarian, sugarra. Ordu erdi luzez aritu dira saltoka adin guztietako tolosarrak. Udal gobernuko kideak lehenengo, gainerako herritarrak, ondoren. 

Sua bezain ikusgarriak izan dira, ondoren, Udaberri Dantza Taldeak eskainitako dantzak, kontzentrazio eta alaitasun aurpegien kontrastean.

Eta amaitzeko, lehen aldiz izan da oholtza gainean Santa Maria Kapera, orkestra eta guzti: Agur jaunak, Txanton Piperri, eta nola ez, San Joan Zortzikoa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!