Final polita eta parekatua jokatu zuten bi taldeek. Lehen zatia 1-0 amaitu zen. Ondoren, Beti Mostokoak aurretik jartzea lortu zuten, baina azkenean, Galaktikekoak nagusitu ziren.
Nabarmentzekoa izan zen bi taldeen arteko kiroltasun eta laguntasun giroa. Tolosa CFko Balerdi eta Zabaletaren eskutik garaikurrak jaso ondoren, talde argazkia atera zuten.