Odon Elorza: "Gobernu adiskidetsua eta Estatu babeslea behar dugu"

Ataria 2016ko ekainaren 23a

PSE-EEko kideak, Odon Elorza buru dela, Tolosan.

Espainiako hauteskundeetarako PSE-EEren zerrendaburua da Gipuzkoatik Odon Elorza, eta Tolosan izan da, alderdiko hainbat kiderekin batera kaleetan zehar beraien aldeko botoa eskatzen.

Elorzak azaldu duenez, bi ideia nagusi daude oraindik zeini bozkatuko dioten zalantza duten herritarrei esateko. "Batetik, Euskadin eta Espainiaren osotasunean dugun beharra gobernu adiskidetsu bat izateko. Gobernu bat gehiengo sozialaren alde legislatuko duena, jendearen arazoei kasu egingo diena, eta ez gobernu bat kontrara ariko dena, milioika familietan sufrimendua sortuz, demokraziari burla eginez, ustelkeriaren inguruan ardura hartu gabe, indar politikoekin hitz egin gabe"

Bigarren ideiaren inguruan, Elorzak azaldu du "Estatu babesle bat" behar dela, "milioika pertsona eta familientzako". Estatu "gardenagoa" behar dela esan du PSE-EEko hautagaiak, "publikoa defendatu dezala, zerbitzuak, lehentasuna emango diona aurrekontuen gastuan politika sozialei. Estatu gehiago behar dugu, eta ez PP egiten ari dena, milioika familiei kalte egiten dien gobernuarekin, Estatuaren estruktura erabiltzen duena espioitza egiteko, edo arerioei trapu zikinak bilatzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!