Karin Robkek jaso du Topic-eko argazki onenaren saria

Ataria 2016ko ekainaren 23a

Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Topic museoak argazkigintza lehiaketa jarri zuen martxan. Museoa bera jendartean zabaltzeko asmoz; txotxongiloak eta argazkigintza ezinbestean gertu dauden bi kultur alor daudela azalarazteko. Gaur banatu dira aipatu argazki sariak.

Helduen mailan lehen saria jaso du Karin Robke Garaikoietxeak Theodor Stor4en Pole Poppenspälen-i omenaldia lanagatik. Maila berdineko accesit saria Olga Gurrutxagak jaso du, Zuzenean lanagatik. 

Eta gazteek aurkeztutako lanei erreparatuta epaimahaiak Irene Martinen Papera sari nahi izan du.

Guztira 120 lan aurkeztu dituzte 35 egileek. Lan horiek guztiak gainbegiratu eta epaitzeaz arduratu dira June Gerriko, Karmele Cruz eta Ura Iturralde. Lanen lagin bat ikusgai dago Txotxongileen Zentro Museoaren Anbigu deituriko gunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!