San Joan jaien inguruko txapelketak, finaletik gertu

Asier Imaz 2016ko ekainaren 22a

Lau t’erdiko San Joan Txapelketako finalerdiak gaur jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan. Azken ligaxkako azken partidak izango dira, eta lehia ikusgarriak gelditu dira.

19:00etan hasiko da jaialdia, eta eskualdeko lau pilotarik hartuko dute parte, finalera iritsi nahian: Amezketako Zubeldiak, Ikaztegietako Urretabizkaiak, Tolosako Peñak eta Albizturko Eneko Labakak. Hiru mailetako finalak larunbatean jokatuko dira, 17:00etatik aurrera.


Bestalde, Tolosako Elkarteen Arteko Txapelketa amaitzear dago. Finalak bakarrik gelditzen dira, eta horiek igandean jokatuko dira 11:00etatik aurrera, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Antolatzaileak gustura daude txapelketaren ibilbidearekin, «pilotariek oso partida bikainak eskaini baitituzte». Oraindik, ordea, onenak gelditzen direla nabarmendu dute. Txapelketa hau infantil eta kadete mailan jokatzen da.

Pilota partidak
Gaur, 19:00etan, Beotibarren  
- Kadeteak: Egiguren vs. Zubeldia.
- Nagusiak: Urretabizkaia vs. Peña.
- Nagusiak: Errandonea vs. E. Labaka.


Igandean, 11:00etan, Beotibarren  
- Infantilak, 3. eta 4. postuak: Ander Ezenarro (Aiz Orratz) vs. Jokin Etxabe (Itun txulo).
- Kadeteak, 3. eta 4. postuak: Jon Tolosa (Ortzadar) vs. Xabier Auzmendi (Gure Kaiola).
- Infantilak, finala: Aitor Altuna (Aurrera) vs. Jon Lopetegi (Casino).
- Kadeteak, finala: Ibai Olazabal (Gure txokoa) vs. Mikel Etxeberria (Arsenal).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!