Realak Tolosaren aurka jokatuko du aurredenboraldiko lehen partida

Ataria 2016ko ekainaren 20a

Talde txuri-urdinak baieztatu duenez, uztailaren 16an Berazubi futbol zelaian jokatuko du aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida, hirugarren mailara igo berri den Tolosaren aurka.

Uztailaren 7an ekingo dio lanari Realeko mutilen lehen taldeak, eta azken urteotan egin izan ohi duen erara, talde donostiarrarekin hitzarmena duen Gipuzkoako talderen batekin lagunarteko partida jokatzen du.

Aurten Tolosa CFri egokitu zaio aukera hori, eta modu horretara, hainbat mailatan aurten lortutako igoerengatik omenaldia egingo die. Neurketa uztailaren 16an jokatuko da. Zehazteke dago ordutegia. 

Orain dela bi urte egin zuen azken bisita Realak Berazubi Estadiora. Oruan, Urtzi Gurrutxagari omenaldia egiteko partida jokatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!