Sailkapenak
Elkarteen arteko estropada (larunbata)
1. Lizardi (mutilak) 6:53
2. Batasuna 7:14
3. Aiz Orratz 7:16
4. Lizardi (neskak) 7:26
5. Txinparta 7:29
6. Oargi 7:42
7. San Esteban/Urdina Txiki 7:50
Arraunean ibili ostean, bazkari herrikoia egin zuten Zerkausian. 200 lagun inguru bildu ziren, giro onarekin. Bazkalostean, Jainekin Txarangak alaitu zuen giroa, eta beraiekin batera abiatu zuten kalejira herrian zehar.
Izan ere, arratsaldean elkarteen arteko jokoak egin zituzten lehen aldiz. Toka, soka-tira, txingak... Hori guztia ere giro onarekin.
