San Joanak 2016

Algara moreen erritmora

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ekainaren 18a

Festa parekideak aldarrikatu ditu, gaur, Tolosan, batukada feministak.

Jabetze eskolako batukada tailerrak eta Tolosako Neska Taldeak bat egin dute gaur, perkusio hotsez eguneroko aldarriak galako janzteko. Martxa moreak hartu du Alde Zaharra, San Joan jaien atarian eta, eskualdeko nahiz beste hainbat herritako emakumeen babesarekin, guztiek bat egin dute Gora algara moreak zioen pankartaren atzean.

Trianguloa plazatik abiatuta, Zerkausia, Plaza Berria nahiz Euskal Herria plaza hartu ditu emakumeen erritmoak, eta afari baten bueltan biribilduko du hitzordua, algara moreen erritmora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!