Iurreamendi egoitzako jaiak ospatzen ari dira

Ataria 2016ko ekainaren 14a

Urteroko moduan, Tolosako Iurreamendi egoitzan egoiliarren festak antolatu dituzte. Igandean ekin zioten egitarau bereziari eta, ostiralera bitarte, goizeroko mezaz gain, hamaika hitzordu izango dituzte.

EGITARAUA

ASTEARTEA, EKAINAK 14

10:30 Meza
11:00 Tonbola
17:00 Txokolatada eta 90 urte bete dituzten egoiliarrei omenaldia

ASTEAZKENA, EKAINAK 15

10:30 Meza
11:00 Altxorraren bila jokoa kafetegian
16:30 Iurreamendi Egoitzako Koroaren emanaldia
17:30 Tolosako Musika Eskolako Ikasleen emanaldia

OSTIRALA, EKAINAK 17

10:30 Meza
11:00 Garagune Goyeneche Fundazioko kideekin Hamaiketakoa eta galdera lehiaketa
16:00 Bingoa

OSTEGUNA, EKAINAK 16

10:30 Meza
11:00 Bingoa kartekin
17:00 Alaitu abesbatzaren emanaldia

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!