Mende erdiari, amaiera borobila

Ataria 2016ko ekainaren 13a

Argazkia: Bizzia

Larunbatean Paper Eskolaren 50.urteurreneko jarduerei itxiera eman zieten. 

Hiru ekintza antolatu zituzten larunbat goizerako, Paper Eskolako eraikinean. Alde batetik, Paper Eskolako ikasle ohien eskutik bi hitzaldi izan ziren, "Filigranak eta ur markak" Mariano Ayalarekin, eta "Paper jasangarria kartoi ondulatuarekin" Juan Caruchorekin. Ondoren, eskolaren historia laburbiltzen duen dokumentala proiektatu zuten.

Urteurreneko egitaraua ikasle ohien arteko bazkariarekin amaitu zen. Leaburuko ostatuan ehundik gora ikasle ohi bildu ziren. Bazkal ostean, Paper Eskolaren liburua eta dokumentala entregatu zitzaizkien.

Paper Eskolak ospakizunen "balorazio oso positiboa" egin du, eta bide batez, eskerrak eman ditu 50. urteurrena ospatzea posible egin duten guztiei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!