Jasangarritasuna, lau haizetara

Tolosaldeko Ataria 2016ko ekainaren 13a

Tolosako Samaniego ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria eskuratu du, beste behin; banderak zintzilikatuko dituzte eraikinetatik, albistea iragartzeko.

2008. urte inguruan eskuratu zuten lehendabizikoz, eta lau urtean behin berritzeko aukera izaten da. Agenda 21 egitasmoan aritzen direnez, batetik, eta Haur Hezkuntzako eraikin berria eskola bioklimatikoa denez, bestetik, eskola jasangarriaren ziurtagiria berriro eskuratzeko aurretik harturiko konpromisoei indarra eman diete.

Irene Lezea arduradunak azaldu duenez, ingurumenaren bueltako hainbat proiektutan buru-belarri dabil Samaniego, eta hainbat konpromiso hartu behar izaten dira, ziurtagiria jasotzeko: auditoria bat pasatu ondoren eskuratzen da izendapena.

Ziurtagiriaren berritzea iragarri eta nolabait ospatzeko, beheko eraikinean janda zintzilikatu duten bandera zintzilikatuko dute, ostiral honetan, goiko eraikinean, 11:30ean; irratsaio bat ere egingo dute. Horren harira, Samaniego ikastetxeak "hezkuntza komunitatearen konpromisoa" nabarmendu nahi izan du: "Irakasle, ikasle eta gurasoen konpromisoari esker eskuratzen dira horrelako lorpenak, gauza txikiekin, eta eskerrak eman behar dizkiegu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!