Realak irabazi du Urtzi Gurrutxagaren omenezko III. txapelketa

Mikel Iraola 2016ko eka. 11a, 19:28

16 taldek hartu dute parte Tolosa CFko jokalari zenaren omenezko txapelketan. Realak 2-0 irabazi dio finalean Martuteneri. 

Etorkizuneko 200 futbol jokalari bildu ditu egun osoan zehar Urtzi Gurrutxagaren omenezko hirugarren txapelketak. Goiz eta arratsalde, partida ugari jokatu dituzte 16 taldek.

Tolosa, Beasain, Lazkao, Zarautz, Hondarribia, Ilintxa, Billabona, Ostadar, Real Union, Athletic, Ordizia, Venta de Baños, Euskalduna, Hernani, Martutene eta Reala izan dira nor baino nor. Hain zuzen, azken biek jokatu dute final handia. Tirfe eta Marioren golei esker, talde txuri-urdinak irabazi du txapelketa. 

Bidasoako derbia izan da hirugarren postua erabakitzeko, Real Union eta Hondarribiak neurtu dituzte indarrak. Irundarrak izan dira garaile. Emaitzez haratago, kiroltasunez elkarri agurtu, eskua eman eta argazkirako nahastu dira. 

Bakarkako sariei dagokienez, Realeko Tirfe Gomez izan da txapelketako goleatzaile onena; Martuteneko Ruben Eliasek jaso du jokalari onenaren saria; jokalari onenaren saria, berriz, Real Unioneko Hugo Ostolazarentzat izan da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!