"Oso giro ona" BOX.A elkartearen azokan

Maier Ugartemendia 2016ko ekainaren 11

Made in Tolosa 2016 1 1465666496548
Made in Tolosa 2016 2 1465666496930
Made in Tolosa 2016 3 1465666497238
Made in Tolosa 2016 4 1465666497565
Made in Tolosa 2016 5 1465666497893
Made in Tolosa 2016 6 1465666498196
Made in Tolosa 2016 7 1465666498524
Made in Tolosa 2016 8 1465666498865
Made in Tolosa 2016 9 1465666499173
Made in Tolosa 2016 10 1465666499494
Made in Tolosa 2016 11 1465666499834
Made in Tolosa 2016 12 1465666500160
Made in Tolosa 2016 13 1465666500576
Made in Tolosa 2016 14 1465666500892
Made in Tolosa 2016 15 1465666501375
Made in Tolosa 2016 16 1465666502067
Made in Tolosa 2016 17 1465666503098
Made in Tolosa 2016 18 1465666503721
Made in Tolosa 2016 19 1465666504210
Made in Tolosa 2016 20 1465666504618

Made in Tolosa azoka antolatu du BOX.A elkarteak hirugarren urtez; baina, azokaz gain, bestelako ekimenak ere aurki daitezke bertaratuz gero.

Tolosaldeko artisauen merkatua da Made in Tolosa, Alex Arozena BOX.A elkarteko kidearen esanetan artisau horiek "ezagutarazteko" helburuarekin sortu dena, eta bertan denetatik aurki daiteke: "egurrezko artelanak, pitxiak, panpinak, poltsak...".

Hala ere, aurten merkatuaz gain bestelako berrikuntza batzuk ere gehitu dizkiete, "jende gehiagorengana" heltzeko asmoz eta azoka bera "desberdintzeko" asmoarekin. Besteak beste, janari postu bat aurki daiteke, meriendatzeko edo afaltzeko. Horrez gain, txikienek parte hartzeko txapa tailerra ere egin dute.

Musikari dagokionez, Soka Artean bikoteak eskaini du kontzertua azoka "girotzeko" eta "jendea gustura egoteko". Ondoren, ostegunero BOX.Ak egiten duen Jam saioan parte hartzen duten musikarien txanda izango da: "Ostegunero edozein musikari gonbidatzen dugu agertokira igo eta musika jo, inprobisatu edo kantuen bertsioak egitera, tarte on bat pasatzeko.Terrazan, Jam sesioa egingo du jende horrek". Gauean, 22:00etatik aurrera, Peachy Joke talde tolosarraren txanda izango da, aspaldiko partez etxean eskainiko baitute etxean. Aldi berean, Gin Tonik gaua ere izango da.

Honakoa BOX.A elkarteak antolatutako merkaturik "garrantzitsuenetakoa" da Arozenaren esanetan, eta pozik azaldu da "jende dezente" gerturatu delako bertara. Hala ere, jende gehiago bertara joatea "animatu" du: "Gustura egoteko leku asko dago, giro polita egoten da, jatekoa dago, edaria merke eta oso giro ona. Azaldu daitezela!".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!