Ibai Etxeberria eta Monika Grajera azkarrenak, Uzturrerako joan-etorrian

Mikel Iraola 2016ko eka. 11a, 15:48

22 korrikalarik parte hartu dute Larramendi Auzo Elkarteak antolatutako Uzturreko lasterketan. 9 kilometroko bidea osatzeko ia 45 minutu behar izan ditu txapeldunak.

Ibai Etxeberria azpeitiarra izan da Uzturreko igoeraren lehen edizioaren irabazlea, Uzturreko buelta 44:23an egin eta gero. "Atzo Facebooken bidez izan nuen lasterketaren berri eta probatzera etorri naiz", aitortu du txapeldunak. Unai Señoran irurarra izan da eskualdeko lehen sailkatua, bigarren postuan. 

Lehen emakumezkoa Monika Grajera, Alkizan bizi den kataluniarra, izan da. Hain zuzen, datorren igandean T3T lasterketan izango da Grajera. 

Hemen sailkapen osoa:

  1. Ibai Etxeberria: 44:23
  2. Unai Señoran : 47:03
  3. Maikel Labandibar: 47:11
  4. Josu Odriozola: 47:18
  5. Goar Lopetegi: 47:31
  6. J. Mari Beldarrain: 47:53
  7. Ander Garin: 49:03
  8. Jorge Morales: 50:10
  9. Iker Manso: 52:40
  10. Aitor Irurzun: 52:43
  11. Ion Amiama: 52:57
  12. Aritz Sorzabal: 54:25
  13. Ibai Amondarain: 56:35
  14. Iñaki Insausti: 56:46
  15. Kepa Ezeiza: 57:05
  16. Monika Grajera: 57:22
  17. Mikel Aramendi: 1:00:35
  18. Iñigo Zeberio: 1:01:45
  19. Jon Bonilla: 1:02:20
  20. Rene Cillero: 1:02:25
  21. Ainhoa Ziaurritz: 1:06:53
  22. Jose Mari Elola: 1:16:05

Bestelako hitzordurik ere izan da Larramendik, korrikalariek joan-etorria egiten zuten bitartean. Akordeoijoleek girotu dute goiza, eta Irene Caminos eta Gorka Susperregik Trialsin erakustaldia eskaini dute. Gainera, Larramendi Auzo Elkarteko kideek pintxoak prestatu dituzte. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!