Orain, mimoa eta denbora

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ekainaren 9a

Tolosako babarrunaren ereitea 2016 1 1465470283896
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 2 1465470284266
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 3 1465470284602
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 4 1465470284942
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 5 1465470285289
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 6 1465470285638
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 7 1465470286011
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 8 1465470286362
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 9 1465470286687
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 10 1465470287029
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 11 1465470287360
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 12 1465470287720
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 13 1465470288070
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 14 1465470288426
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 15 1465470288802
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 16 1465470289168
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 17 1465470289527
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 18 1465470289842
Tolosako babarrunaren ereitea 2016 19 1465470290178

Tolosako Babarrunaren ereitea egin dute, gaur, Euskal Pizkundea plazan; Tolosako Babarrunaren Kofradiako lekukoa hartuko duten gazteek beren burua aurkeztu dute hitzorduan.

"Horretan ematen ditugu gure oporrak, babarruna zaintzen". Mari Karmen Iradi ekoizle irurarrak ondo daki, jakin ere, dastamen guztien gozamenerako babarrunak zer nolako lana eskatzen duen atzetik. Uda hasterako erein, ureztatu, ondo lehortu, eta sailkatu egin behar izaten dira aleak, garbi-garbi lapikora bota ahal izateko. Eta, hain zuzen ere, horixe azaldu diete, gaur, Hirukide ikastetxeko DBH 2. mailako neska-mutilei.

Urteroko ereitearen aurretik, Tolosako Babarrunaren Kofradiako lekukoa hartu eta eragileari ikuspegi gazte eta freskoa eskainiko dion gazte taldea aurkeztu dute Imanol Zubelzuk eta Irati Artutxak; jantzia ere eraberritu dute, eta zapiak jantzi dituzte soinean.

Behin ekoizleen ezinbesteko lana azalduta, Roberto Ruiz eta Armintz Gorrotxategik errezetaren sinpletasuna pausoz pauso azaldu diete gaztetxoei: "Sekretua denbora eta mimoa dira, ez da besterik". Horrela, Ruizen iritsiz, babarruna ondare bat da, "guztiona". Lurrak emandako altxorra jaki tentagarri bilakatzerakoan, gainera, sukaldariaren iritziz garrantzitsuena sukaldera iritsi aurreko guztia izaten da: "Non erein den, zein ekoizlek egin duen, nola egin duen,... Hori guztia da babarrun onaren sekretu garrantzitsuena".

Ibaiari begira, lehen aldiz

Kofradiaren eraberritzearekin batera, ereitea burutzeko lekua ere aldatu dute aurten, eta ibaiari begira sartu dituzte babarrun aleak, lurpean: Euskal Pizkundea plazan. Ohorezko agurrarekin omendu nahi izan dute Tolosako produktu izarra, lapikora iritsi aurreko lehen pausoari ekiteko.

Tolosako Babarrunaren elkarteko kideen laguntzaz, Olatz Peon Tolosako alkatea eta Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideak izan dira hazia jartzen lehenak, eta gaztetxoek jarraitu diete atzetik. Udazkenera bitarte, tentuz begiratu eta zaindu beharko dituzte orain, ekoizleek, gerora plo-plo lapikoak ariko diren babarrunak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!