Mundu bat paperaren bueltan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko eka. 7a, 10:06

Tolosako Don Bosco Paper Eskolan hitzordu sorta prestatu du 50. urteurrena ospatzeko; hitzaldi eta tailerrak izango dira nagusi

Duela zenbait aste mende erdiaren urtemuga iragarri zuen Tolosako Don Boscoko paper eskolak, eta iritsi zaie ospakizunetan murgiltzeko garaia. Bihar hasi eta asteburura bitarte, paperaren bueltan tailer, mahai inguru, hitzaldi nahiz bazkariak izango dituzte gaiaz gehiago jakin nahi dutenek.

Martin Letonak eman ditu egitarauaren nondik norakoak, agerraldi batean, eta saioetan parte hartzeko bideak ere ezagutarazi ditu: 943 67 29 00 telefonora deituta edo idazkaria@fpdonbosco.com helbidera idatzia eman daiteke izena.

Osteguna izango da «egunik indartsuena», Arantza Tapia garapen ekonomikoko kontseilaria eta Markel Olano aldun nagusia bertaratuko baitira, besteak beste.

Gainera, Paper Eskolak 50 urte liburua aurkeztuko dute; paperean nahiz USB formatuan izango da eskuragarri, eta gai beraren inguruko dokumentala ere ikusgai izango da.

PAPER ESKOLAK 50 URTE, EGITARAUA

Ekainaren 8a, asteazkena

Paper Eskolan 16:00. Formakuntza tailerrak eskainiko dituzte, eskolako irakasleen eskutik: - Kartoiarekin irudien eraikuntza. hiru dimentsiotan (Martin Letona). - Inauterietako maskarak paper pasta birziklatuarekin egiteko saioa (Ana Hosteins eta Vikcy Padillo). - Paper mikroskopia (Jesus Caballero) - Bioteknologia gazteentzat (Arantza Zamora eta Isabel Rodriguez).

Ekainaren 9a, osteguna

Topic zentroko aretoan 10:00. Ongietorria.

10:15. Emakumeen laneratzea industrian.

11:15. Ikaskuntza bide berriak: prestakuntza duala.

12:30. Lanbide Heziketako hezkuntza testuinguru berria.

13:15. Gazte zuntza prestatzea: paper erabakigarria Tolosaren etorkizunean.

13:45. Mikrorpoiektuen espazioa.

18:00. Paperaren etorkizuna eta nanozelulosa.

19:30. Paper Eskolak 50 urte liburuaren eta dokumentalaren aurkezpena.

21:00. Ekitaldiaren itxiera.

Ekainaren 11, larunbata

Paper Eskolan 10:00. Filigranen eta ur marken inguruko tailerra (Marino Ayala).

12:00. Paper jasangarria kartoi ondulatuan tailerra.

13:00. Ekitaldiaren itxiera.

13:30. Ikasle ohien arteko bazkaria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!