Benito, Orio estilora

Ataria 2016ko ekainaren 4a

Gaur, Sormenetik ekimenarekin, Benito Lertxundi hartu du protagonistatzat Galtzaundi euskara taldeak. Orion itsasoratzen den Oria ibaiaren ertzean eta Tolosako Arraun Klubak erabiltzen duen gunean elkarrizketatu dute kantaria. Bisiguaz besteko lotura egin dute bi herriek, Orioko kantariaren sormen lana abiapuntutzat hartuta.

Benito Lertxundiren lana aztertu duen Imanol Artola amezketarrak eta Iñar Sastre irurarrak eman diote hasiera ekimenari. Pianoa lagun zuela, Lertxundiren ibilbideari errepasoa eman dio bere kantu batzuk errezitatuta.

Ondoren, mahaiaren bueltan eseri dira Artolarekin batera, Juantxo Zeberio eta Naroa Anabitarte eta galderak egin dizkiote Orioko kantariari. Sormenaz eta kulturaz gogoeta egin dute. Bien bitartean, iradokitakoarekin Garikoitz C. Muruak, Lurretik ahora izeneko ilustrazioa unean bertan sortu du. Bertako jakiak ere izan dira dastatzeko.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!