"Matxistak" diote pintadek

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ekainaren 2a

More koloreko pintadaz esnatu dira Tolosako zenbait elkarte gastronomikotako ateak; bazkideak garbiketa lanetan ari dira jada.

Gure Kaiola, Batasuna, Txinparta, Berazubi eta Aiz-Orratz/Veletako ateetan aldarrikapen pintadak margotu dituzte bart; emakumeak baztertzea egozten diete mezuek. Matxistak diote denek, eta bada Sukalderaino sartuko gara! dioenik ere. Tolosaldeko Ernaik bere gain hartu ditu ekintza hauek.

Batasuna elkarteko kideak egoitzako atea garbitzen ari ziren 09:30ak aldera eta, azaldu dutenez,  "oso gaizki" iruditu zaie ekintza: "Hemen ez dago debekurik emakumeak sar daitezen". Aiz Orratz elkarteko bazkideek, berriz, ez dute adierazpenik egin nahi izan, elkarteko atea garbitzen ari zirela.

Gaur egun, Tolosako bost elkarte horietako lautan ez dago emakumezko bazkiderik; Berazubin bi daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!