Gutuna: "Gimnastika erritmikoan tolosarrak txapeldun"

Ataria 2016ko ekainaren 1a

Aurreko larunbatean Bilbon jokatu ziren Euskadiko Txapelketak. Bertan Ismene Agirre, Ane Alustiza, Karla Aranzabe, Aitane Goikoetxea eta Onintza Sukia  Euskadiko txapeldun gelditu ziren, alebinen mailan.

Aurreko larunbatean, Ordizian, Gipuzkoako txapeldun gelditu ziren gimnasta horiek; Hirukide ikastetxearen izenean.

Zorionak! Beraiei eta baita euren irakasleei ere, Arantxa Aristondo, Nerea Otaegi eta Sara Alondori, meritu handia dutelako.

Entrenatzeko lokalik ez dutela kontuan hartuta, udalari galdera: Gazte hauentzat ez al dauka udalak lokalik, euren lana ordu batzuetan kirol etxe giroan egiteko?

Arantzabe´tar Ion Ugutz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!