San Joanak 2016

Lara eta Julen Aranzabalen 'Sutan blai' kartelak iragarriko ditu 2016ko Sanjoanak

Ataria 2016ko maiatzaren 30a

Argazkia: Tolosako Udala

Hilaren 26an amaitu zen bozkatzeko epea eta emaitzen arabera Tolosako anai-arreben lana izan da aukeratua. Dama berdea irudikatu dute, baina eskulturak duen ontzia kendu eta eskopeta jarri diote.

Orotara 19 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara, eta horietatik bostek lortu zuten epaimahaiaren galbahea pasatzea. Ondoren bozketa irekia egin zen eta 618 lagunek eman dute bozka. Horietatik 225ek Lara eta Julen Aranbazalena lehenetsi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!