#TolosaZilarrera

Igoera, herriari eskainia

Mikel Iraola 2016ko maiatzaren 30a

tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 8 1464617655488
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 2 1464617653352
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 3 1464617653727
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 4 1464617654099
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 5 1464617654481
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 6 1464617654832
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 7 1464617655169
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 9 1464617655809
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 10 1464617656490
tolosa eskubaloia harrera udaletxean 2016 1 1464617652957

Tolosa Eskubaloiari harrera egin diote udaletxean, etenik gabeko festa giroan murgilduta. 

"Garaipen hau zuena ere bada". Hitz horiekin eskertu zuen Estanis Arsuaga, Tolosa Eskubaloi taldeko kapitainak, denboraldi osoan zehar, eta bereziki, egun hauetan zaleengandik jaso duten babesa. 

20:00etan herritar multzo bat bildu zen Plaza Zaharrean taldeari harrera egiteko. Solana kaletik kalejiran iritsi ziren jokalari eta klubeko gainerako kideak, kantari. Goazen Tolosa txapeldun, lolololololo.

Udaletxeko baloira irten aurretik, Olatz Peon alkateak eskerrak eman zizkien lortutakoagatik: "Egin duzuena Tolosaren historiarako idatzita geratuko da". Jokalariek ere zorionak eta txaloak eman zizkioten alkateari, XIV orduko ibilaldia egitetik iritsi berri baitzen. Peonekin batera, bertan izan ziren Patxi Amantegi alkateordea, eta Joseba Ormazabal eta Cristian Fernandez zinegotziak. 

Talde argazkia atera ondoren, balkoira irten ziren. Segituan jarri zuten plaza kantari. Datorren urteko denboraldiari begira ere mezu bat utzi zuten: "Proiektua sendotu behar dugu, eta horretarako zuen laguntza beharko dugu. Usabal betetzea lortu behar dugu". 

Jarraian, egun hauetako irudi onenekin osatutako bideoa:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!