Hariek mugitzen duten bizitza, hizpide

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko maiatzaren 30a

Unima (Union Internationale de la Marionnette) elkartearen kongresua Tolosan ospatzen ari dira aurten; Topic zentroan harrera izan da, goizean.

Topic-entzat urte berezia izaten ari da 2016a. Europako museoen sariketako gerizpe izan zen, Donostiarekin batera, eta azken bi asteotan ere Donostia 2016 kultur hiriburutzarekin elkarlanean ari dira txotxongilo zentroko kideak. Aviama elkartearen batzarra hartu zuen Euskal Herria plazako museoak, eta gaur bertan ekin diote Unimako jardunaldiari.

Mundu osoko ordezkariek bat egin dute, 10:00etan, Topic zentroan, eta bertan izan dira, besteak beste, haiei harrera eginez, Olatz Peon Tolosako alkatea, Idoia Otegi Topic zentroko zuzendaria, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilaria, Xabier Paya Donostia 2016ko ordezkaria, Miguel Gonzalez Espainiako kultura ministerioko ordezkaria, Guillermo Gil Unimak Espainian duen egoitzako ordezkaria eta Dadi Pudumjee Unimako lehendakaria.

Ekitaldia hasterako, Unimako zendutako kideak gogoan izan dituzte minutuko isilunea baliatuz, eta bereziki txalotu dituzte Migel Arretxeren omenezko hitzak; Topic zentroaren sortzaile izan zen tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!