#TolosaZilarrera

Kordoba ere, erraz

Mikel Iraola 2016ko maiatzaren 28a

Kordobak aise irabazi dio Chapelari, igoera faseko bigarren jardunaldiko lehen partidan. Andaluziarrek 20-28 irabazi dute.

Sant Quirze erraz gailendu zitzaion atzo Chapelari. Bada, gaur Kordobak ere erraz irabazi dio.

Emozio askorik gabeko partida izan da. Hasieratik hartu du aurrea Kordobako taldeak. 2-7 jarri dira. Chapela markagailuan gerturatu (6-8) den arren, minutuak pasa ahala, tartea gehiago zabaltzen joan da Kordoba, atsedenaldira zortzi goleko errentarekin iritsi den arte.

Epaileen lanaren kexu ziren galiziarrak. Ez dago, ordea, kantxan gertatutakoa baino egia handiagorik: nagusi izan dira kordobarrak.

Bigarren zatiak ez du kolorerik izan. Kordobak zuen abantailari eutsi dio, aise. 10 goleko aldea ere izatera pasa da. Azkenean, 20-28. Mario Ceballos izan da partidako goleatzailerik onena, 10 gol sartuta.

Bihar Tolosaren aurka jokatuko dute galiziarrek. Jokoan ezer ez dutela aprobetxatu beharko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!