Meskita berriak ateak zabalik izango ditu Larramendi auzoan

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 21a

Litaarafu elkarteak meskita berria izango du Larramendi auzoan hemendik aurerra, eta gaurkoan inaugurazio ekitaldia egin dute

Meskitak ateak zabalik izan ditu eguerdian, eta bertan ordezkari ezberdinek hartu dute hitza. Bertan izan da, esaterako, Houseein Ouriachi eta aurkezpen bat egin du. Baina, Litaarafu elkarteko lehendakaria den Abdelillah Krouitek eta Tolosako alkate den Olatz Peonek ere hartu dute hitza. Gainera, bertaratu direnek zituzten zalantza eta galderak egiteko aukera ere izan dute. Ondoren, tea eta gozoak jan dituzte bertaratu direnek, tertulian aritu diren bitartean.

Abdelillah Krouitek "poza" adierazi du gaurko inaugurazioagatik, eta hemendik aurrera ere elkarteak "ateak zabalik" izango dituela gogorarazi du, eta bertara joateko gonbita egin du, bertara joaten dena "ongi etorria" izango baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!