Eizagirrek denboraldi bikaina osatu du bere taldearekin. Gainera, atzo 17 urtez azpiko Europako Txapelketan zilarreko domina lortu zuen Espainiako selekzioarekin. Tolosarra aurredenboraldian Realarekin hasiko da lanean.
Nerea Eizagirre tolosarra Realeko jokalaria izango da 2016-17 denboralditik aurrera, futbolari gaztearen eta klub txuri-urdinaren artean sinatutako akordioaren ostean. Nerea Eizagirrek 16 urte ditu, erdilari postuan jokatzen du eta azken bi urteetan Añorga taldean aritu da.
Eizagirrek denboraldi bikaina osatu du bere taldearekin. Gainera, atzo 17 urtez azpiko Europako Txapelketan zilarreko domina lortu zuen Espainiako selekzioarekin. Tolosarra aurredenboraldian Realarekin hasiko da lanean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?