Herri bat, talde bat... kolore bat

M.Iraola 2016ko maiatzaren 16a

tolosa cf vs oiartzun 9 1463402536842
tolosa cf vs oiartzun 1 1463402533376
tolosa cf vs oiartzun 2 1463402533799
tolosa cf vs oiartzun 3 1463402534133
tolosa cf vs oiartzun 4 1463402534671
tolosa cf vs oiartzun 5 1463402535229
tolosa cf vs oiartzun 6 1463402535659
tolosa cf vs oiartzun 7 1463402536040
tolosa cf vs oiartzun 8 1463402536416
tolosa cf vs oiartzun 10 1463402537257

Oiartzuni irabazita, Tolosa CFk igoera fasea jokatzea ziurtatu du. Azken jardunaldia bakarrik falta da, eta bere esku du zuzenean hirugarren mailara igotzea. Bien bitartean, herria prestatzen ari da.

Herri bat, kolore bat, sentimendu bat... Aupa Urdiñak! zihoen larunbatean hainbat zaletuk Berazubin jarri zuten pankarta batek. Bada, sentimendu horrek bultzatuta, tolosar askok bete zituzten harmailak. Egunak merezi zuen. 

Izan ere, hortxe, begibistan, ia eskura, dauka Tolosak hirugarren mailako igoera. Are gehiago, larunbatekoaren ondoren. A zer gozatua hartu zutena zaleek. Baita sufritu ere!

Hasi orduko, lehen albisteak iritsi ziren Azkoitiatik: Anaitak 6-0 irabazi. "Gaur ez dugu igoerarik ospatuko!" Baina tira, iristen den bitartean, itxaroteko arazorik ez. Eta halako batean, oiartzuarren gola 25. minutuan. 

Bi minutu baino ez zuen iraun estuasunak. Mario Zubelzuk banakoa jarri zuen markagailuan. Bide beretik jarraitzea baino ez zen falta. Eta jarraipen horrek eman zion saria 35. minutuan. Zabaletak 2-1ekoa lortu zuen. 

Bigarren zatian, emaitzari eusteko asmoz irten ziren Lilloren mutilak zelaira. Oiartzuarrek ez zuten etsi, eta izan zituzten golak lortzeko aukerak, baina markagailua ez zen mugitu. Hiru puntu, eta igoera fasea, behintzat, poltsikoan. 

Azken jardunaldia, baina, zaila izango da. Real Union hirugarren sailkatuaren etxean jokatuko du Tolosak, eta hark aukera bakarra du igoera faseari eusteko: irabazi eta Anaitasunak galtzea. Beraz, partida zaila izango dute tolosarrek. Puntu bakarra eskuratzea nahikoa du zuzenean hirugarren mailara igotzeko. Larunbatean izango da, Irunen, 17:30ean. 

Aupa Tolosa traka tra!

Argazkiak: Itzea Urkizu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!