2016/05/21 - 2016/05/22 00:00
Maiatzak 21, larunbata, Tolosatik kotxez aterako eta Gavarnie herrira joango dira, 3 ordu eta erdiko bidaia izango da gutxi gorabehera.
Gavarnietik (1365m) oinez atera eta Sarradets-eko aterpera (2587m) joango dira. 4 ordu beharko dituzte aterpera iristeko.
Maiatzak 22, igandea, Taillon (3144m) mendira igoko dira, Roland-en arroilatik (2804m) pasaz. 3 ordu inguruko igoera izango da. Ondoren aterpetik pasaz, Gavarnie-ra jaitsiko dira berriro. Denera 9 ordu inguruko ibilaldia izango da. Ondoren kotxez Tolosara itzuliko gara.
Eraman beharreko materiala: kranpoiak, pioleta eta lo zakua.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org helbide elektronikoan, izena emateko azken eguna maiatzaren 16a, astelehena.
Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:Euskadiko kutxa / Caja laboral 3035 0028 11 0281141038
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?