Amaia Artetxe masajistak 19 urte damazki eskuzko masaje sakonak ematen. Orain dela urte batzuk kirol gutxiegi egiten zenareniritzia du (bizitza sendentarioa) baina gaur egun egoerak beste muturrera ere egin duela aipatzen du: «Gehiegi, azkarregi eta gaizki egiten da. Pasa egin garela pentsatzen dut, obsesionatu alegia, ahal dugun baino denbora gutxiagoan egin nahi dugu dena, estres batean, eta hortik lesio asko datoz: kontrakturak, buruko minak, tendinitisak... Ondo dago helburu bat jartzea geure buruari baino gure ahaleginen barruan noski».
Gauzak honela, Amaia Artetxe masajistak gorputza hobeto zaintzeko hainbat gomendio luzatzen ditu jarraian:
XIV ORDUETARAKO 10 GOMENDIO
1- Gorputza entzun eta ez fortzatu gehiegi.
2- Ibilbidea baino hilabete eta erdi lehenago masaje batzuk hartu hankak askatzeko.
3- Ibilbidea eta gero bi-hiru egunetara beste masaje sakon bat hartu, muskulo-tendoi guztiak ondo deskargatzeko.
4- Astebete aurretik gorputza ondo hidratatzen hasi eta nola ez egunean bertan ere, gutxi eta maiz edan eta bi orduz behin gutxienez zerbait jan.
5- Motxilan oso garrantzitsua da ondorengo elikagaiak eramatea: zereal eta fruta barritak, txokolatea (beheraldi bat izatekotan, azkar errekuperatzeko aukera ematen baitu) eta intxaurrak eta hurrak (gutxi eta maiz jan) ibilaldi luzeetako elikagai muskularrak baitira honakoak.
6- Astebete lehenago hanka-puntak eskailera-ertz batean jarrita puntatan eta kontrakoa, orpoarekin behera egitea oso ona da. Poliki egin behar da.
7- Bi egun lehenago eta ibilaldiaren aurretik oinbularreko hezurrak ireki eta itxi egin behar dira, edo lauskitu (trapu bat bezela), hanka eskuarekin hartu eta alde batera eta bestera biratu, eta behatz bakoitza eskuarekin hartu, tira eta biratu.
8- Ibilaldiko hasierako luzaketak egin gabe utz ditzakegu, suabe eta gorputza berotzen hasten bagara.
9- Bukaeran masaje suabe, ez sakon bat eman, eta dutxa bero bat hanketan ur hotzarekin bukatuz.
10- Eta noski bukaeran derrigorrezkoak dira hanketako eta gerrialdeko estiraketak!