Harri Jai Eguna, ostegunean

Ataria 2016ko maiatzaren 10a

Urteroko ohiturari jarraituz, Aszentsiotatik zortzigarren egunez, Harri jai eguna ospatuko dute ostegunean Bedaion.

Egun berezi honi elizkizun batekin emango zaio hasiera 11:00etan, Andra Maria Jaiokundearen elizan. Bertan San Isidro aterako dute prozesioan, bertako larre eta soroak bedeinkatzeko.

Ondoren, hamaiketakoa izango da Artubi kultur elkartean. Eva eta Fidel aita-alabek eta Nagorek jarriko diote egunari dantzarako doinua, eta Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa bertsolariek hainbat bertso abestuko dituzte, bai hamaiketakora bertaratzen diren guztientzat, baita Abaetxe Jatetxean bazkaltzen izango direnentzat ere. 

Egunari amaiera emateko, Artubi kultur elkarteak afaria prest izango du.

Harri Jai Eguna pasata, maiatzaren 21 eta 22an asteburu kulturala ospatuko du Artubi Kultur Elkarteak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!