Ekin diote Berazubiko mosaikoa osatzeari

Ataria 2016ko maiatzaren 9a

Berazubi estadioko hormak mural erraldoi bilakatzen ari dira, eta atzo ekin zioten, herritarren parte hartzearekin, mosaikoz egingo den zatiari.

Datorren asteburuan ere aukera jarrita zegoen jendeak parte hartzeko, baina eguraldi txarra aurreikusten denez, bertan behera geratu da. Egunero ari dira 10:00etatik 18:00etara muralak osatzen, eta parte hartu nahi duenak ongi etorri izango da. Mosaikoa Oria ibaiaren aldera dagoen horman egiten ari dira. Proiektuari buruzko azken informazioa horretarako sortu den blogean jaso daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!