Tolosa CF-ek Euskal Ligan jokatuko du hurrengo denboraldian

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 7a

Erregional mailako igoera faseko azken partida jokatu du arratsaldean Tolosa CF-ek. 3-1 irabazi dute urdinek Urnietaren aurkako partida.

Igoera faseko azken partida irabazi ondoren, lehen postuan amaitu dute tolosarrek denboraldia. Horren ondorioz, hurrengo urtean Euskal Ligan jokatuko dute. Iazko denboraldian galdu zuten maila hori, eta urtebete beranduago, galdutako mailara itzultzea lortu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!