Tolosa CF, 0-4 eta igoera eskuetan

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 7a

Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan Tolosa CF-ek lider jarraitzen du, Zarautzen etxean garaipen argia lortuta. Mario, Zabaleta eta Balerdi izan dira goleatzaileak.

Ohorezko Erregional Maila amaitzeko hiru jardunaldi falta ziren. Gaur, azken hirugarren partida hori Zarautzen jokatzen zuen Tolosa CF-ek. Sailkapen nagusian lider ziren, baina Anaitasunarekin berdinduta. Etxetik kanpo hiru puntuak lortzea, beraz, beharrezkoa zen lehen postuan jarraitzeko. Gauzak ongi hasi dira urdinentzat, eta 15. minuturako aurretik ziren, Marioren golari esker. Ondoren, zarauztarrak izan dira euren atean gola sartu dutenak: 0-2. Tolosa CF-ek serio jarraitu du lanean, eta Zabaleta eta Balerdik 0-4koa jarri dute.

Garaipen garrantzitsu horri esker, bi jardunaldiren faltan lider jarraituko du Tolosa CF-ek. Hurrengo partida etxean jokatuko dute Oiartzunen aurka. Oiartzuarrak sailkapen nagusian zazpigarren postuan daude. Joaneko partidan urdinak 1-3 nagusitu ziren. Azken aurreko jardunaldia izango da, izan ere, tolosarrek denboraldia etxetik kanpo amaituko dute, aurkari zail baten aurka; sailkapen nagusian hirugarren dagoen Real Union aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!