Elkartasunarekin, aurrez aurre

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko maiatzaren 3a

Rosalia Espinosa Tolosan da, Samaniego ikastetxearekin duten senidetzearen bidetik; Elkartasun kroseko irabaziak eman dizkiote  kolonbiarrari.

Tolosako Samaniego ikastetxeak harreman berezia du Cauca haraneko (Kolonbia) Guillermo Leon Valencia ikastetxearekin. Senidetuta daude, eta ikastetxe tolosarrak hainbat jarduera antolatzen ditu, ikasturtean barrena, kolonbiarrei elkartasuna adierazi eta laguntzeko.

Horietako bat sanjoanetako bigarren eskuko liburu azoka izaten da, eta bestea, berriz, abenduaren 31ko San Silvestre herri krosa. Horrela, 2015ean hitzordu horietan bildutako elkartasuna eman diote, Espinosari, dirutan.

Ozeanoz bestaldeko senidetzeei aurpegi eta irriak jartzeaz gain, ohorezko agurra ere dantzatu diote, ikasleek, kolonbiarrari; ondoren, txapela jantzi diote, euskal ohituren erakusle. Halaber, Mando Liburuzaina proiektuan jasotako zenbait liburu ere banatu dizkiote neska-mutilek. Aipatzekoa da, Mando Liburuzaina Kolonbian bertan abiarazitako egitasmoa dela, eta Espinosak hango berri ere eman diela Tolosako irakasleei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!