Kalera irtengo da berriro Bisiguaren Festa

Ataria 2016ko maiatzaren 3a

Ekainaren 4an eta 5ean, zortzigarren aldiz ospatuko da Bisiguaren Festa Tolosako Zerkausian. 300 bisigutik gora erreko dituzte Orioko hiru parrillero nagusiek. Salgai daude txartelak.

Salgai daude jadanik, Txinparta elkarteak antolatuta, ekainaren 4an eta 5ean ospatuko den Bisiguaren Festarako sarrerak. Berriro ere kalera irtengo da festa, azken urtetan elkarteetan zentratu eta gero.

Asteburu horretan zehar, 600 pertsonek bisigua plater nagusi izango dute, eta 320 bisigu inguru erreko dituzte, Orio estilora. Horretarako, Orioko Joxe Mari, Katxiña eta Xixario jatetxeetako hiru parrillero etorriko dira.

Sarrerak salgai daude Tolosaldea Tour-en. Telefonoz (943 697 413) zenbakian edota korreo elektronikoz tour@tolosaldea.eus helbidean eros daitezke, 50 euroko salneurrian. Honakoa izango da menua:

  • Antxoak Gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Zainzuria Nafarroa A.G.B.
  • Bisigua Parrillan
  • Bixigoxo postrea
  • Edarietan: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien (sagardoa) eta Zabala (kafea)

Bisiaguaren Festako asteburuan bertan Lore eta Landare Azoka ere ospatuko da, ekainaren 4ean hain zuzen ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!