Horizontalean jositako sarea

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 30a

Lanbide azoka Tolosan 2016 7 1462016465182
Lanbide azoka Tolosan 2016 13 1462016467309
Lanbide azoka Tolosan 2016 17 1462016468808
Lanbide azoka Tolosan 2016 9 1462016465927
Lanbide azoka Tolosan 2016 5 1462016464459
Lanbide azoka Tolosan 2016 6 1462016464813
Lanbide azoka Tolosan 2016 8 1462016465542
Lanbide azoka Tolosan 2016 10 1462016466284
Lanbide azoka Tolosan 2016 11 1462016466629
Lanbide azoka Tolosan 2016 12 1462016466968
Lanbide azoka Tolosan 2016 14 1462016467678
Lanbide azoka Tolosan 2016 15 1462016468056
Lanbide azoka Tolosan 2016 16 1462016468442
Lanbide azoka Tolosan 2016 18 1462016469179
Lanbide azoka Tolosan 2016 19 1462016469529
Lanbide azoka Tolosan 2016 20 1462016469889
Lanbide azoka Tolosan 2016 1 1462016462905
Lanbide azoka Tolosan 2016 2 1462016463319
Lanbide azoka Tolosan 2016 3 1462016463666
Lanbide azoka Tolosan 2016 4 1462016464093

Lanbide Heziketa azokak Trianguloa hartu du gaur, estreinakoz.

Eskualdeko lanbide heziketa ikastetxeak galako dira, gaur, azoka eguna eurei begira jarri baita. Bertako produktuekin batera uztartu dute, bertako industria, zerbitzu eta nekazaritza lanak ikasteko eskaintza ere, eta lepo bete zaie karpa.

Orain arte Lehiberri zentroan ospatu izan duten hitzordua Trianguloa plazara mugitzea ideia paregabea iruditu zaie, bai ikastetxeetako arduradunei, bai etorkizuneko ikasleei ere. Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada lanbide ikastola, Don Bosco paper eskola, Peñascal fundazioa eta Fraisoro eskola izan dira protagonista, Tolosaldea Garatzen eta Banaiz Bagarako postutxoekin batera.

Gazteei jaiki eta postuak bisitatzea kosta zaien arren, eguerdiak hartu ditu datorren ikasturteko balizko ikasleak. Hori bai, ikasle izateko asmorik ez duten herritar askoren jakin mina pizteko akuilu ere izan da Lanbide Azoka, hango aparailu, eskeleto, erlauntza nahiz zuzeneko bertsoaldiekin. Amaia Agirre eta Haritz Mujika aritu dira kantuan, bertso jarriak gitarraz lagunduta, eta horizontalean eraikitako hezkuntza sistema eskatu dute, besteak beste.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!