Memoria historikoaren mugei ere jauzi

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 29a

Tolosako eta Uztaritzeko gaztetxoak bi herrietako memoria historikoa lantzen ari dira egunotan, kultur etxean.

Aranzadi zientzia elkarteak sustatuta, Ipar eta Hego Euskal Herriak bat egin dute egunotan, Tolosan. Uztaritze eta Tolosaren arteko senidetzea 1989an elikatzen hasi ziren eta, haren haritik, herriotako gaztetxoak memoria historikoa lantzen ari dira.

Atzo goizean hasi eta eguerdian amaituko dute lan-saioa, eta memoria historikoa definitzen eta pertsonaia zehatz batzuen inguruan hausnartzen ari dira orain. Arratsaldean, arraun saioa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!