Zaplaztekoak eman zale

M.Iraola 2016ko apirilaren 25a

Hirugarren sailkatuari 70-64 irabazi dio TAKEk eta pasa den asteko sentsazio txarrak ahaztu ditu.

Usabalen erraz irabaziko duela pentsatuz datorrenari, zaplaztekoak eman zale da TAKE. Are gehiago parean duena talde handia bada. Eta zast, larunbatean berriro gertatu zen. Estela Kantabria izan da azken biktima.

Amorratuta, astebete lehenago Zarautzen gertatutakoa ahazteko asmoz, irten ziren kantxara Yon Gonzalezen mutilak. Usabalgo harmailetan bildu ziren zale ugariren aurrean itxura ona eman nahi zuten. Baita egin ere. 

Parekatua izan zen partida. Ikusi besterik ez dira lehen hiru laurdenetako emaitzak: 16-18 lehenean; 18-15 bigarrenean; eta hirugarrenean berriro ere 16-18. Azken laurdenean puskatu zuten tolosarrek partida, Goar eta Lander Lasaren hirukoei esker, zein baino zein konplikatuagoak. Faltan botako ditugu Usabal erotzerainoko 5aren hiruko horiek. 70-64 eta poza berriro jokalari, entrenatzaile eta zaleen aurpegietan. 

Eta honenbestez, bi jardunaldiren faltan, hamabina porrot eta garaipen pilatuta sailkapeneko zortzigarren postuan da TAKE. Helburua, ordea, pasa den urteko zenbakiak errepikatzea dela dio entrenatzaileak: "14-12ko balantzea izan genuen pasa den urtean. Hori berdintzea benetan izugarria litzateke".

Bidaia luzea tokatzen zaio larunbatean. Valladoliden jokatuko dute larunbatean. 

Pos. Taldea I G
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8..
9.
10.
11.
12.
13.
14.
Megacalzado Ardoi
C.B.Santurtzi SK
Igualat. Cantabria Estela
PAS Pielagos
Easo Loquillo
C.B. Clavijo
La Gallofa & Co
TAKE Tolosa
Mondragon Unibertsitat.
Universidad de Valladolid
Grupo de Sant. Automoción
Leihoak Zarautz ZKE
Balon. Venta de Baños
CB La Flecha
19
17
17
17
15
13
13
12
11
11
7
6
5
5
7
7
7
7
9
11
11
12
13
13
17
18
19
19

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!