Liburuei ahotsa emanez

Ataria 2016ko apirilaren 20a

Datorren larunbatean, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin batera Tolosako Babel liburu dendak ohi bezala bere liburuak kalera atzeratzeaz gainera, irakurleei ere hitza emango die. Irakurleek mikrofono irekia izango dute bost-hamar minutuz nahi duten liburu horren pasartea ozen irakurtzeko.

Lan horretan hainbat laguntzaile ere izango dira, Babeleko Fabiola Jabinek jakinarazi bezala. Jokin Aldazabal Ekosfera saiokoak aurkezle lanak egingo ditu eta tarteka berak aukeratutako liburuen irakurketa ere egingo du. Ibon Martin idazle donostiarra ere liburuak irakurriz zein sinatuz presentzia izango du Liburuaren Nazioarteko Egunean. Nobela beltza du oinarri bere lanak eta El valle sin nombre eta La fábrica de las sombras bezalako lanek bere sinadura daramate.

Honetaz guztiaz gain, Iker Burgerak bere proiektua ere aurkeztuko du, Arbi, papereko liburuaz harago, aplikazio bidez errealitate hareagotua bihurtzen dena. 

Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitarte luzatuko da irakurzaletasuna bultzatzeko honako deialdia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!