Martxan da 2016ko Sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa

Ataria 2016ko api. 19a, 13:15

Lara Aranzabalen kartelak iragarri zituen Sanjoanak pasa den urtean

Hirugarren urtez antolatu du lehiaketa Tolosako Udalak. Maiatzaren 6a baino lehen bidali beharko dira lanak, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu.

Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:

  • Sanjoanak 2016, ekainak 23-26 / TOLOSA testua agertu behar da
  • Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor
  • Gaiaren trataera sexistarik ez da onartuko
  • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro
  • Kolorea eta teknika aukerakoa. Ordenagailuz aurkeztuz gero, gutxienez 300 ppp izango ditu
  • Kartelaren atzean egileak adina eta leloa zehaztu beharko ditu, eta kartazal batean izendeiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua eta egilearen adina.

Maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Antonio Maria Labaien kultur etxean, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Epaimahaia kultura departamentuak izendatuko du. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean epaile taldeak aukeratutako sail bat jendaurrean erakutsiko da, Antonio Maria Labaien kultur etxeko aretoan. Aukeratutako lan hauen artetik aterako da irabazlea, herritarren botoek erabakita. Botoak kultur etxean bertan edo tolosa.eus web orrialdean emango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!