Liga begiz jota du Tolosak

M.Iraola 2016ko api. 18a, 13:09

22-30 irabazi dio Tolosa Eskubaloiak Egiari, eta hiru jardunaldiren falta direnean, berriro ere tartea zabaldu du sailkapen nagusian, Trapagaranen porrotari esker.

Igoera fasea bakarrik ez, liga bera ere begiz jota du Tolosak. Astero-astero errepikatzen den kontua da: gero eta gutxiago falta da. Eta bitarte horretan, gauzak bide onean mantendu baino, gehiago argitzen doaz. 

Izan ere, Trapagaranen porrotak ia errealitate bihurtzen du duela urte batzuk pentsaezina zitekeena: liga irabazi eta bigarren mailara igotzeko fasea jokatzea. Hiru jardunaldiren faltan, bi neurketako tartea du bere alde Tolosak, beraz, asteburu honetan bertan, aurkarien emaitzen arabera, erabakita utzi lezake guztia: liga eta igoera faserako txartela. 

Larunbatean ere bikain egin zituen etxeko lanak Alex Noguesen taldeak. Egiari 22-30 gailendu zitzaion, neurketa ongi hasi ez bazen ere. Izan ere, lehen zatiko kontzentrazio akatsek markagailua estu jarri zuten eta atsedenaldira 12an berdinduta iritsi ziren. 

Bigarrenean bai, gehiago izan ziren tolosarrak. 6:0 defentsa baliatuz, baloiak berreskuratzen hasi eta kontraerasoan min eman zuten. 3-10eko bolada izan zuten azken ordu laurdenean, azken 22-30era iristeko. Ioritz Goikoetxea izan zen goleatzailerik nabarmenena, sei sartuta. Aritz Otegik, Iñigo Arratibelek eta Iker Oritzek ere bosna eskuratu zituzten. 

Ametsa egi bihurtzeko hurrengo koska, larunbatean, Usabalen, 20:00etan. Azken sailkatua, Erromo, izango da aurkaria. Aupa urdinak!

TALDEA J G B P PG GA GK PUN. DIF.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 27 22 3 2 0 823 660 47
163
2 TRAPAGARÁN 27 21 2 4 0 820 640 44
180
3 ANAITASUNA 27 20 3 4 0 775 645 43
130
4 UHARTE 27 19 2 6 0 759 638 40
121
5 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 27 18 3 6 0 827 689 39
138
6 C.D. BIDASOA IRUN 27 17 1 9 0 726 659 35
67
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 27 15 2 10 0 779 731 32
48
8 BETI-ONAK 26 12 4 10 0 683 666 28
17
9 C.D. EGIA UR-ZE 27 11 2 14 0 786 813 24
-27
10 EREINTZA AGUAPLAST 27 9 6 12 0 697 714 24
-17
11 GURE AUZUNE 27 10 2 15 0 750 798 22
-48
12 UCIN ALUMINIO USURBIL 27 7 3 17 0 719 802 17
-83
13 BM. BARAKALDO 27 6 0 21 0 697 806 12
-109
14 QUIRON ASKARTZA 26 5 2 19 0 671 791 12
-120
15 BM. ROMO INDUPIME 27 5 1 21 0 590 758 11
-168
16 PULPO K.E 27 0 0 27 0 497 789 0
-292


Bigarren taldeak, berriz, galdu egin zuen Urdanetaren aurka, 28-25. Lehen zati parekatu baten ondoren, 13-11 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatia bikain hasi zuten, berdintzea lortu baitzuten tolosarrek, baina etxeko taldeak hiru goleko errenta lortu zuen, amaierara arte mantenduz. Julen Garcia izan zen aipagarriena, 11 gol eskuratu baitzituen. 

Jon Iraolaren taldeak maila mantentzea lortu badu ere, puntuak pilatzen jarraitzeko asmoa du. Izan ere, lehen nazional mailako taldeen jaitsierek baldintza lezakete bigarren nazional maila. Eskolapioen aurka jokatuko dute hurrengo neurketan, Usabalen. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!